Abortuaren Legea

Abortuaren Legearen erreforma ez ezartzeko deia, kalean

Hainbat mobilizazio egin dira; PPren proposamenak emakumeak "eskalbotzara" daramatzala salatu dute

arantxa iraola
2014ko otsailaren 8a
18:38
Entzun

Bilbon akelarre antzeko bat irudikatu dute; emakume "jakintsu eta libre" gisara azaldu dira hainbat andre, Abortuaren Legearen erreformaren kontra. Donostian, berriz, Artzain Onaren katedral aurrean biluztu egin dira beste hainbat, eta Alberto Ruiz-Gallardon defendatzen ari den lege proposamenak andrazkoak "esklabotzara" kondenatu nahi dituela salatu dute. Jende asko, andreak zein gizonak, hurbildu da mobilizazio horietara.

Estatu mailako deialdia eginda zuten abortatzeko eskubidearen alde elkartu diren taldeek, eta horren harira egin dituzte mobilizazio horiek. Hainbat aldarri elizen parean egin dituzte, Eliza Katolikoak bere irizpide moralak legeetara eraman nahi duela salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.