EPAIA

Absolbitu egin dituzte Aznar hiltzen saiatzea egotzitako lau lagunak

Epaiaren arabera, ez zegoen nahikoa froga Pello Olano, Goio Jimenez, Juan Mari Mugika eta Luis Iruretagoiena zigortzeko.

Maialen Unanue
2016ko otsailaren 3a
13:26
Entzun

2001eko apirilean misilak jauritzeko arma batekin Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia hiltzen saiatu zirela leporatu zieten lau akusatuei. Iazko abenduan egin zuten haien aurkako epaiketa, eta errugabe zirela deklaratu zuten laurek.

Olanok, Jimenezek eta Mugikak ukatu egin zuten sekula ETAko kide izan izana. Olanok, gainera, salatu zuen guardia zibilek torturatu egin zutela. Iruretagoienak, aldiz, aitortu zuen ETAko militantea zela 1974az geroztik, baina ukatu egin zuen hilketa saio horretan parte hartu izana: 1983an ezker eskua galdu zuela azaldu zuen, eta “ezinezko” litzaiokeela misil bat erabiltzea. Berak aitortuagatik, ETAko kide dela frogatu arren, Iruretagoiena espetxean dago, eta non bis in idem printzipioa aplikatuta absolbitu dute —gauza beragatik bi aldiz ez zigortzekoa—.

Errugabetasun presuntzioa urratzeko moduko froga nahikorik ez dagoela idatzi dute epaian, Aznar hiltzeko ahalegin hartan parte hartu zutenik ezin frogatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.