Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Amaia Osa, Sebastian Etxebarria, Joseba Garitaonaindia eta Iñaki Manuel, 2011ko Korrikan euskal presoen argazkiak eramateagatik auzipetuak izan eta gero. "Terrorismoa goratu" zutelakoan epaitu zituzten laurak, eta absoluzioa eman die guztiei Auzitegi Nazionalak.
Iragan otsailean epaitu zituzten, eta hamasei hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak auzipetu bakoitzarentzat. Epailearen arabera, ez da frogatu auzipetuek presoen argazkiak erakustean "terrorismoa goratzeko" asmorik zutenik.