AHTaren kontrako Mugitu taldeko zazpi ekintzaile epaitu zituzten urtarrilaren 29an Donostian, iragan azaroan Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aurrean protesta bat egitea egotzita. Desordena publikoak leporatu zizkieten, eta hiru astera heldu zaie absoluzioa, Ahotsa.info atariak jakinarazi duenez.
Fiskalak eskatu zuen 24 egunetan isun bat pagatzeko zigorra jartzeko, eta ordaintzen ez bazuten, etxean atxilotuta hamabi egunez edukitzeko. Elkarretaratzeak egin zituzten Donostian, Iruñean eta Barañainen (Nafarroa) auzipetuen alde. Salatu zuten "defendaezina eta onartezina" dela Euskal Y-a.