Diala herrialdearen hego ekialdean bizi zela jakin zuten Irakeko eta AEBetako zerbitzu sekretuek, Bagdadetik 65 kilometrora, eta etxeari eraso zion bart hegazkin batek. Al Malikik azaldu duenez, Irakeko tropek eta estatubatuarrek elkarrekin eraman duten ekintza izan da.
Bart gaueko erasoan, Al Zarkaui ezezik beste zazpi ekintzaile ere hil zituzten. Gainera, Irakeko Gobernuak jakinarazi duenez, Al Zarkauiren laguntzaile nagusietako bat harrapatu dute. Antza denez, ekintzaile horrek informazio ugari izan dezake Al Kaedari buruz.
Jordaniarra zen Abu Musab al Zarkaui eta 38 urte zituen. Afganistango gerran hartu zuen parte, eta gero Irakera joan zen gerra hartan eragindako zauriak sendatzera, baina Iraken gerra hasi zenean AEBen kontra borrokan hasi zen. Al Kaedarekiko elkartasuna agertu izan zuen agirietan. Bin Ladenek ere haren konfiantza osoa zuela adierazi zuen publikoki. Iraken izan diren atentatu asko leporatu zaizkio.
Bin Ladenekin batera Al Kaedako kide bilatuena zen Al Zarkaui AEBetantzat. Hain zuzen 25 milioi dolar eskaini zituzten bera harrapatzeagatik. Bil Laden harrapatzen zuenarentzat eskaini zuten diru kopuru berdina.
Irak
Abu Musab al Zarkaui Irakeko Al Kaedako ustezko burua hil dute aire eraso batean
AEBek Abu Musab al Zarkaui Irakeko Al Kaedako ustezko burua hil dute aire eraso batean. Harekin batera zeuden beste zazpi laguntzaile ere hil dira. Bera dela baieztatu du prentsaurrekoan Nuri al Maliki Irakeko Lehen ministroak. "Gaur Al Zarkaui ezbatu dugu", azpimarratu du Lehen ministroak agerraldian. Pentagonoak dio, Al Zarkau arduratzen zela Iraken beren buruaz beste egin duten ekintzaile azterritarrak biltzeaz. Herrialdean izan diren atentatu nagusien erantzuletzat zuen AEBetako gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu