euskal herria

Aburtok kargua utziko du hilabetez, ebakuntza bategatik

Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburu Juan Maria Aburtok aste honetan ebakuntza bat izango du, eta “ohiko agenda betetzeari utziko dio”, Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu duenez.

2014ko otsailaren 11
15:22
Entzun

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak eman du albistea. Aburtoren ebakuntza dela-eta “antolaketarako erabaki ezinbestekoak” hartu ditu Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailak, “erabateko normaltasunez eta etenik gabe egin ditzan egitekoak”. Aurreikusitakoaren arabera, sailburua “hilabete barru erabat osatua” egotea espero dute, eta “gobernuko eginbeharretara normal-normal itzultzea”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.