Afrika Mendebaldeko Elkarte Ekonomikoko iturriek eman dute Taylorren asmoen berri, hain zuzen ere, erakunde horretako ordezkariek Liberiako presidentearekin Monrovian izan duten batzarraren ostean. Agintea uzteko eta erbestera alde egiteko Taylorrek ez duela inolako baldintzarik jarri gaineratu dute iturri horiek.
Duela aste batzutatik gatazka gogorra bizi dute Liberian, Taylor presidentearen aldeko indarren eta talde armatu erreboltarien artean. Hala ere, zibilak izan dira, ohi bezala, kaltetuenak. Gutxi gorabehera, mila lagun inguru hil dira azken bi asteetan, eta, ehunka milaka lagunek beren etxeetatik alde egin behar izan dute borroketatik ihesi.
Liberia
Abuztuaren 11n agintea utzi eta Liberiatik alde egingo duela iragarri du Taylorrek
Charles Taylor Liberiako presidenteak abuztuaren 11n agintea utziko duela eta Nigeriara alde egingo duela iragarri du gaur. Azken asteetan, gerra zibil gogorra bizi dute Liberian, eta iragarpen horrek borrokak baretu ditzake.Afrika Mendebaldeko Estatuen Elkarte Ekonomikoko goi mailako ordezkaritza batekin batzartu da gaur Taylor, eta bilera horren ostean hartu du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu