Aurrerapena

Adams: "Euskal Herriko jendeak eskubidea dauka autodeterminazioa izateko, zalantzarik ez"

Egun bateko egonaldia egin du Euskal Herrian Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak. Batasuneko kideekin bildu zen eta agerraldia egin zuen ondoren Arnaldo Otegirekin. Negoziazioak lehenbailehen hasi beharko lukeela azpimarratu zuen, besteak beste. Ondoren, Sabin Etxean Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakariaren bildu aurretik BERRIArekin hitz egin zuen Gerry Adamsek. Biharko BERRIAn irakurri ahal izango da elkarrizketa osoa.

2006ko ekainaren 7a
20:26
Entzun
Gerry Adamsek BERRIAri adierazi dionez, nazioarteak Euskal Herriko bake prozesuan present egon behar du: "Nazioarteko komunitateak rol garrantzitsua izan behar du gatazka konpontzeko prozesuan". Argi eta garbi hitz egin dio BERRIAri. Hona hemen adibide bat: "Euskal Herriko jendeak eskubidea dauka autodeterminazioa izateko, zalantzarik ez".

Presoen gaia ere izan du hizpide Gerry Adamsek BERRIArekin baita Euskal Herrira egin zuen azken bisitatik hona ikusi atzeman dituen aldaketei buruz ere. Horiek guztiak eta Iralandako esperentziari buruz kontatutakoak bihar irakurri ahal izango dira BERRIAn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.