Adams: «Gatazkaren konponbidea lehenetsi behar du Raxoik»

2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Gerry Adamsek, Irlandako Sinn Fein alderdiko presidente eta Aieteko Adierazpenaren sinatzaileak, euskal gatazkaren konponbide prozesuari heltzeko eskatu dio Mariano Raxoi Espainiako hurrengo gobernuburuari. «Gatazkaren konponbidea lehenetsi behar du; guztiek egin beharko dituzte ekarpenak, baina, orain, gobernu berriak du ardura nagusia», adierazi du Adamsek Basquepeaceprocess.com atarian jarritako ohar batean. Sinn Feineko buruaren arabera, Euskal Herriko eta Espainiako egoera politikoa aldatu egin da, hauteskundeetan Amaiurrek lortu dituen «emaitza historikoak» direla eta. «Gehiengo» horren eskaerak aintzat hartzeko eskatu dio Raxoiri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.