Eduardo Zubiaurre Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak adierazi du Egunkaria-ren kontrako auzia "zentzugabekeria" izan dela, "epaian ikusi den bezala". Haren arabera, "prozedura judiziala ezbaian jartzeko modukoa izan da, eta kritikagarria".
Euskarazko kazetan berrehun lagun inguruk lan egiten zutela gogoratu du Zubiaurrek, eta Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 2003an enpresa ixteko neurria hartu zuela. "Egunkaria-ko pertsona batzuen kontrako akusazioak zeuden arren, epaileak enpresa ixteko erabakia hartu zuen. Enpresa bat pertsonen multzoa da, eta partekatutako proiektua. Gainera, hedabideen kasuan informazioarena bezalako oinarrizko eskubidea dago tartean".
Negoziazio kolektiboari buruz emandako prentsaurreko batean egin ditu adierazpenok Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak, kazetariek Egunkaria-z galdetu ostean.
Adegik dio 'Egunkaria'-ren aurkako auzia "zentzugabekeria" izan dela
Eduardo Zubiaurre Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak gogoratu du berrehun langile inguru zituela euskarazko kazetak eta epaileak enpresa ixtea erabaki zuela. Martxelo Otamendi auzipetuak aurreko astean zioen urteotan ez dutela enpresaburuen elkarteen babesik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu