gizartea

Adegik Gipuzkoako Aldundia salatu du negoziaziorako eskubidea urratu duelakoan

Zaharren egoitzen itunaren harira aldundiak egindako proposamena atzera botatzeko eskatu du epaitegian, eta bere jokaera "baliogabe" jo dezatela nahi du, "negoziazio kolektiborako eskubidea urratu" egin duelakoan.

2013ko martxoaren 20a
16:25
Entzun

Adegik gaur ohar baten bidez jakinarazi du salaketa aurkeztu duela Donostiako epaitegi batean, eta horretan aldundiak egindako proposamena atzera botatzeko eskatu du. Horrela, "negoziazioetan oreka" berriro ezartzea nahi du Adegik, elkarrizketak "giro normal batean" hastea ahalbidetuko duena.

Patronalak gogorarazi du otsailaren 6an jakin zuela Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politika Sailak "alde bakarretik" aurkeztu zuela zaharren egoitzetarako hitzarmena Precon. Hori bidezkoa ez zelakoan, proposamena "berehala kentzeko" eskatu zion aldundiari.

Adegik adierazi du ez dela bere eskaria bete "legez aurreikusitako epean", eta horregatik, bere burua "behartuta" ikusi duela auzitegietara jotzera.
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.