Egin auzia eta egunkari hartako zuzendari ohi eta preso ohi Jabier Salutregiren kasuak gogora ekarriz, adierazpen eta prentsa askatasunaren aldeko ekitaldi bat egin dute Ean. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren, Busturialdeko Hitza-koaren eta Gara-koaren hitzaldiak izan dira, eta ondoren bazkari bat egin dute.
Espainiako Estatuak 1998an itxi egin zuen Egin, ETArekin lotuta. Joan den urriaren 29an geratu zen libre Salutregi, Burgosen (Espainia), 18/98 auziko Orain SA atalean zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra bete ostean. Egunkari bateko zuzendari izateagatik Europako Batasunean preso zuten bakarra zen. Otamendi ere atxilotu zuten, Egunkaria auzian, 2003an, hura ere ETArekin lotuta. Torturak jaso zituen; ez zuten kartzelatu, baina bai epaitu, gero absoluzioa lortu bazuen ere, auziko beste kideek bezala.