Hezkuntza saileko iturrien arabera bi gazteak lagunak ziren eta eztabaida izan zuten jolas orduan.Ikasgelara itzuli zirenean bietako batek labana atera zuen bere berokitik eta hainbat labankada eman zizkion ikaskideari. Ikastetxeko langile batek Ertzaintzari deitu zion eta Basurtuko erietxera eraman zuten zauritua. Ordu batzuren ostean eman zioten senda- agiria gazteari.
Ustezko erasotzailea, bestalde, polizia-etxera eraman zuten lehenik eta Adin Txikikoen Fiskaltzak aginduta gurasoan ardurapean utzi zuten. Institutuko irakasleen batzarra bilduta egon da eta ireki zaion espedientea amaitu arte ez diote ikastetxera itzultzen utziko erasotzaileari.
gizartea
Adin txikiko bat atxilotu dute ikaskide bat labanaz erasotzeagatik
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak azaldu duenez, ertzaintzak 17 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Bilbon ikaskide bati labanaz eraso egiteagatik. Erasotua erietxeara eraman zuten besoan eta bizkarrean zituen labankadak sendatzeko. Gertaera Bilboko Bertendona institutuan jazo zen arratsaldeko lauak inguruan bi gazteek eztabaida bat izan ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu