ezbeharra

Adineko 42 bidaiari eta kamioilari bat hil dira Bordelen trafiko istripu batean

07:30ean izan da istripua, autobus baten eta kamioi baten artean, Puisseguinen, Bordeletik gertu. Adineko bidaiariak zihoazen autobusean. Bi ibilgailuek su hartu dute. 

Larrialde zerbitzuetako langileak gaur, istripua jazo den herrian, Puisseguinen. CAROLINE BLOOMBERG, EFE
2015eko urriaren 23a
17:50
Entzun

Hildako gehienak autobuseko bidaiariak dira: 41. Adineko bidaiariak dira, Gironda departamenduko Petit-Palais herriko elkarte batekoak. Antza denez, autobusa irten berri zen bidaian. Sud Ouest egunkariaren arabera,  Biarno zuten helburu. Kamioi gidaria ere zendu da. 

Bi ibilgailuek su hartu dute talkaren ostean, eta erreta zendu dira bidaiari gehienak. Bizirik irten diren zortzi bidaiarietatik lau larri eraman dituzte ospitalera. Orotara, 50 lagun zihoazen autobusean, gidaria barne. Honek autobuseko atea irekitzea lortu du istripua izan ostean, eta horrela lortu dute zortzi bidaiarik bertatik irtetea. 

Istripua zerk eragin duen ikertzen ari dira. Lehen datuen arabera, kamioia bide erdian geldirik zegoela jo du autobusak. Bihurgune itxi batean gelditu da kamioia trabaturik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.