Adineko bat hil da Loiun, auto batek harrapatuta
LOIU. 89 urteko gizonezko bat zendu zen atzo goizean, Loiun (Bizkaia), auto batek harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, BI-3707 errepidean izan zen ezbeharra. Gizona oso larri eraman zuten Gurutzetako erietxera, eta han hil zen. Oraindik ez dute argitu zerk eragin zuen harrapaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu