Sutea Beasainen
Adineko bi ahizpa hil dira Beasainen, haien baserrian piztutako sutearen ondorioz
Adineko bi ahizpa hil dira gaur goizaldean Beasainen, Aratz Matxinbenta auzoko baserrian piztu den sutearen ondorioz. Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, sutea goizaldeko 3:00ak baino pixka bat lehenago hasi da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Baserrian hiru anai-arreba bizi ziren. Gizonezkoak sugarretatik ihes egitea lortu duela adierazi du Herrizaingo sailak, baina haren bi arrebak baserriaren barruan geratu dira harrapatuta.
Ertzaintzaren arabera,auzokide batek SOS Deiak-i dei egin dio, sutearen berri emanez. Abisuaren ondoren, Ertzaintza eta suhiltzaileak ezbeharra gertatu den tokira joan dira. Egunsentia heldu arte suhiltzaileek ez dute sutea itzaltzea etabi biktimak erreskatatzea lortu. Bake epaile oraindik bertan da, dilijentzia judizialak bukatu eta hildakoak ehorztegira eraman arte. Sugarren ondorioz, baserriko egituraren zati bat eraitsi egin dela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu