Bi pertsonaren gorpuak aurkitu dituzte Basaurin

Ama-semeak dira hildakoak. Autopsiak argitu beharko du zergatik hil diren.

ERTZAINTZA INDARKERIA MATXISTA
Ertzain bat, artxiboko irudi batean.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko martxoaren 8a
10:17
Entzun

Bi pertsonaren gorpuak aurkitu dituzte Basauriko (Bizkaia) etxe batean. Adineko emakume batena eta haren semearena dira; emakumea ezindua zegoen, eta semea arduratzen zen hura zaintzeaz. 

Zabaldu duten informazioaren arabera, egun batzuk zeramatzaten etxetik atera gabe, eta auzokideek eta semearen lagunek eman zuten abisua. Atzo arratsaldean sartu ziren etxebizitzara, eta hilda aurkitu zituzten. Gorpuen autopsiak argitu beharko du zergatik hil diren. 

Ertzaintzak ez du inolako informaziorik eman nahi izan ikerketari buruz. El Correo kazetaren arabera, gorpuek ez zuten indarkeria zantzurik, eta hipotesia nagusia litzateke semea naturalki hil zela, eta adineko emakumea zendu zela ondoren, zaintza faltagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.