Adineko gizon bat atxilotu dute Tuteran, 5 urteko haur bati ukituak egitea egotzita

Guztira 11 gizon atxilotu dituzte asteon Nafarroan indarkeria matxistarekin lotuta.

Nafarroako Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean. VILLAR LOPEZ / EFE
Nafarroako Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean. VILLAR LOPEZ / EFE
2024ko apirilaren 19a
17:07
Entzun

Nafarroako Foruzaingoak 83 urteko gizon bat atxilotu du asteon, 5 urteko haur bati sexu erasoa egitea leporatuta; polizien arabera, ukituak egin zizkion. Nafarroan, gainera, beste hamar gizonezko atzeman dituzte azken egunotan indarkeria matxistarekin lotuta. Emakumezko bikotekideen aurkako tratu txarrak egotzita, lau gizon atxilotu dituzte, Tuteran, Tafallan, Arroitzen eta Erriberrin; urruntze agindua urratu dutelakoan, hiru, Lizarran, BaraƱainen eta Muruzabalen; eta sexu askatasunaren aurkako delituak egotzita, bi IruƱean eta beste bat Cadreitan.

Bestalde, Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Lurralde Auzitegiaren epai bat, eta, hala, bi urteko zigorra ezarri dio 67 urteko gizonezko bati, 8 urteko neskato bat sexualki eraso egiteagatik. 2020an gertatu zen erasoa, Aranguren ibarrean. Epaiaren arabera, akusatua neskatoarekin bakarrik geratu zen une batean, ukituak egin zizkion, eta barruko arropa kendu zion, besteak beste. Auzitegiak ez du argitu gertatuak kalte psikologiko nabarmenik eragin dionik adingabeari. Gizonari lau urteko aldentze agindua eta komunikazio debekua ezarri zizkioten; akusazioak hamar urtera luzatzeko eskatu du, baina helegitea atzera bota du auzitegi nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.