Arratsaldeko lehen orduan, 15:00ak aldera, aurkitu dute gorpu bat Gorlizen (Bizkaia), mendi inguru batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du adineko gizon batena dela hilotza, eta desegituratzen hasita zegoela. Ez zeraman dokumentaziorik.
Orain hilabete inguru aritu ziren gorpua agertu den ingurua miatzen, desagerketa baten harira. Adineko gizon bat, 80 urtekoa, falta zela salatu zuten. Etxetik irten zen goizean, eta ez zen bueltatu. Bila aritu ziren larrialdi taldeak, baina ez zuten topatu.
Ez dute baztertu, beraz, orain agertu den gorpua gizon harena izatea.