Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 05:00ak inguruan gertatu da erasoa, Bilbon. Emakume bat etxeko atarian sartzen ari zela, gizonezko bat gerturatu, eta ukituak egiten hasi zaio.
Oihuka, laguntza eske hasi da emakumea, eta hara joan dira inguruan zeuden bi lagun. Erasotzailea ihesean joana zen, baina biek atxiki egin dute, Ertzaintza iritsi bitartean. Poliziak atxilo eraman du erasotzailea, 17 urteko gazte bat, sexu abusuak egitea egotzita.