Bilboko Bolueta auzoan sexu erasoa jasan zuela salatu zuen emakumezko adingabe batek asteburuan, eta gaur, eraso hori egitea egotzita, gizonezko adingabe bat atxilotu du Ertzaintzak. Larunbatean 22:00 aldera izan zen erasoa, neskak salatu zuenez. Ikerketa egin ostean, erasotzailea gaur atxilotu duten adingabea dela ondorioztatu du Ertzaintzak.
Bermeon, berriz, asteburuan erasoa izan zela salatu du emakumezko batek, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du auzia argitzeko. Ez dute informazio gehiago eman.