Adingabe bat atxilotu dute ETA goratzea leporatuta
ERRENTERIA. Ertzaintzak 14 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizaldean Errenterian (Gipuzkoa), Ertzaintzaren patruila bat pasatzen ari zela ustez Gora ETA oihukatu zuelako. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, gertakaria larunbat goizaldean izan zen, 01:25 aldera. Ertzaintzak gaztea identifikatu eta familiari abisatu zion, eta ondoren aske utzi zuen. Festak dira Errenterian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu