Indarkeria matxista

Adingabe bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea egotzita

Haurraren amak aurkeztu du salaketa.

2017ko abuztuaren 14a
16:06
Entzun

Bederatzi urteko haur bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotu du Foruzaingoak 15 urteko gaztea. Osasun zerbitzuek jarri dute abian protokoloa, eta haiek deitu diote Foruzaingoari. Horiek haurraren amairi deitu diote, eta hark, medikuen txostena eskuetan, salaketa aurkeztu du, eta urruntze agindua eskatu.

Gaztea adingabeentzako egoitza batera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.