Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu du ekainaren 26an, arratsaldean, gazte baten gorpua topatu zutela trenbidearen inguruan, Trapagaranen. Hasiera batean pentsatu zuten tren batek kolpatuta hil zela, baina aurkitutako hainbat frogaren eta egindako ikerketen ondoren, ondorioztatu zuten pertsona batek zerikusia izan zezakeela gertatutakoan.
Pertsona hori adingabe bat izan zitekeela ikusita, Fiskaltzaren adingabekoen sailaarekin jarri ziren harremanetan, eta hark hartu zuen kasuaren ikerketa. Adingabea atxilotu ondoren, zentro batean sartu dute kautelazko neurri gisa, eta bitartean, kasua aztertzen jarraitzen dute. Sekretupean dago auzia.