Adingabe bat bortxatzea leporatu, eta 40 urte inguruko gizonezko bat preso hartu dute Lapurdin. Adingabea Hendaiakoa da eta 15 urte ditu; salaketa egin zuen polizien aurrean, eta haiek ikerketa ireki dute. Adingabeak salatu du gizonak behin baino gehiagotan bortxatu duela. Familiakoak dira biak.
Adingabeak Donibane Lohizuneko polizia etxean jarri zuen salaketa, eta asteartean atxilotu zuten gizonezkoa. Atzo epailearen aurrean deklaratu zuen, eta Baionako espetxean sartzeko agindu zuen hark. Ikerketa sekretupean ezarri du epaileak.