Herenegun atxilotu zuten 34 urteko gizonezkoa Irunen, Gipuzkoan, haren bikotekidearen alabari sarri sexu erasoak egitea egotzita. Adingabea da biktima.
Xantaia egiten zion erasotzaileak biktimari, haren esanei kasu egiten ez bazuen, hainbat argazki hedatuko zituela mehatxu eginda. Atzo eraman zuten espetxera ustezko erasotzailea.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, txikitatik jasan zituen neskak sexu abusuak; indarrez aurrena, eta mehatxu bidez gero. Sexu erasoen irudiak hedatzearekin egiten zion mehatxu.