gizartea

Adingabe batzuen aurrean masturbatu delakoan atzeman egin dute emakume bat Bilbon

2011ko irailaren 16a
12:01
Entzun

Ertzaintzak 46 urteko emakumezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, adingabeko batzuen aurrean masturbatu egin zelako ustez. Gainera, polizia iturrien arabera, botila batekin jo egingo zituela mehatxatu zituen.

Ertzainek arratsaldeko seiak aldera herritar baten telefono deia jaso zuten, gertaeraren berri emateko. Lekukoak esan zien hainbat adingabe zeudela emakumearen aurrean, Autonomía kalean, eta lasterka ihes egin zutela mehatxua jaso ostean.

Ertzaintzak dio emakumezkoak ez duela delitu aurrekaririk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.