Adingabe batzuen aurrean masturbatzea egotzita, atxilo
DONOSTIA. Gizon bat atxilotu dute Donostiako Zurriola hondartzan, ustez adingabe batzuen aurrean masturbatzeagatik. Herenegun atzeman zuten gizona, Herrizaingo Sailak adierazi duenez; harean etzanda zegoen 28 urteko gizona, masturbatzen. Adingabe batek gertatutakoaren berri eman zion Poliziari, telefonoz. Agenteak bertara joan, eta atxilo hartu zuten gizona; ertzain etxera eraman zuten gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu