Tratu txarrak jasan dituzten edo jasan ditzaketen adingabeen laguntzarako telefono bat martxan jarri du Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Zerbitzuen Sailak: 116 111. «Egoeraren larritasuna aztertu, eta hartu beharreko neurriak erabakiko dituen profesional baten aholkua eta informazioa jasoko dute», azaldu zuen Gemma Zabaleta sailburuak atzo Gasteizen egindako aurkezpenean.
Adingabeentzat ez ezik, halako egoeren berri duten helduentzat ere bada telefonoa, eta laguntza osagarria emateko webgune bat ere badu (www.euskadi.net/zeukesan). Zerbitzua Barakaldon (Bizkaia) kokatuko da, eta urteko egun guztietan edukiko dute martxan. Ikastetxeetan ekimena ezagutarazteko, publizitate kanpaina bat eginen du Jaurlaritzak.
Adingabeen aurkako tratu txarrak saihesteko telefono bat aurkeztu du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu