Adingabeen sexu esplotazio delituen zigorrak gogortuko ditu Zigor Kodeak

Espetxe osteko zaintza eta bizi guztiko espetxealdia ezartzeko egitasmoei eutsi die Gallardon ministroak

Erredakzioa
2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak beste pauso bat eman du Zigor Kodea gogortzeko prozesuan. Prozesu horretan, Europako zuzentarau batzuk ere sartu ditu Zigor Kodearen aurreproiektuan, arrazakeriaren eta adingabeen sexu esplotazioaren aurka borrokatzeko asmoz. Lehen kasuan, delitutzat joko dute gizateriaren kontrako krimenak ukatzea—juduen holokaustoa aipatzen du, zehazki, erreformak—; bigarren kasuan, zigorrak gogortuko dituzte.

Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak atzo aurkeztu zuen Zigor Kodea aldatzeko aurreproiektua, baita zenbait berrikuntza jakinarazi ere. Besteak beste, emakumeen aurkako indarkeria delitu batzuk gogorrago zigortuko dituztela, eta jazarpen mota berriak arautuko dituztela proposatu du. Ministroen kontseiluak atzo eman zion oniritzia Zigor Kodearen erreformaren aurreproiektuari.

Emakumeen aurkako indarkeri kasuen artean, behartutako ezkontzak zehaztu eta gogortuko ditu Zigor Kodearen aurreproiektuak. Biktimak «etengabe zirikatzea» ere zigortuko du; besteak beste, telefono bidez behin eta berriz egindako deiek «askatasuna eta segurtasun sentipena» urra dezaketela arrazoitu du Espainiako Gobernuak aurreproiektuaren barruan. Pertsonen grabazio «intimoak» biktimaren baimenik gabe hedatzea ere jasotzen du kodearen erreformak, lehen aldiz, delitu gisa.

Gallardonek azaldu du Osasun Ministerioaren eskariz sartu dituztela erreforma horietatik gehienak.

Frankismo alditik, gogorrena

Atzo aurkeztutako aurreproiektua gauzatuz gero, frankismo osteko zigor kode gogorrena izango du Espainiak. Besteak beste, bizi guztiko espetxe zigorra arautuko du, nahiz eta epeka berrikusteko aukea aitortuko duen; espetxe zigorra bete ostean hamar urteko zaintza edukitzea ere proposatu du. Faltak ere zigor kodetik desagertuko dira, baina delitu gehiago jasoko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.