Bost eraso sexual horien salaketetan bat zetozen hainbat datu, eta hari horri tiraka atxilotu zuen Ertzaintzak 17 urteko mutila. Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, erasotzaileak atzetik atzematen zituen biktimak, eta aurpegia estali ondoren, bularrak ukitzen zizkien. Ondoren, alde egiten zuen. Donostian, Pasaian eta Errenterian jazo ziren erasoak, guztiak modu bertsuan eta jende gutxi ibiltzen den guneetan.
Atxilotu eta segituan Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen Ertzaintzak ustezko erasotzailea.
Emakumeen kontrako indarkeria
Adingabeko bat atxilotu dute Gipuzkoan, bost sexu eraso egin dituelakoan
Ekainaren amaieraz geroztik Donostian, Pasaian eta Errenterian bost sexu eraso egin dituelakoan 17 urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak. Erasoak jasan dituzteneko batzuk ere adingabekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu