Sexu indarkeria

Adingabeko bati sexu-abusuak egitegatik zortzi urte eta erdiko espetxea ezarri diote Donostiako gizonezko bati

12 urteko mutiko bati sexu-abusuak egiteagatik, zortzi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak gizonezko bati. Mutikoa Donostian bizi zen, Gipuzkoako Diputazioaren zaintzapeko egoitza batean, eta tribunalak uste du, abusuen egilea gurasorik ez izateak gaztetxoari sortzen zion babesgabetasunaz baliatu zela.

2004ko otsailaren 25a
19:39
Entzun
Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioaren arabera, 2000. urteko lehen hilabetetan hasi ziren epaitutako gertakariak. Hain zuzen ere, mutikoaren eskola inguruan lokal bat zuen abusuen egileak, eta hala ezagutu zuten elkar. Epaiak jasotzen denez, gaztetxoa opariak eginez bereganatu zuen; besteak beste, bideo-jokoak, arropa, dirua eta patrikako telefonoak. Halaber, epaileen iduriko, umeak gurasorik ez zuenez, abusuen egileari errazagoa egin zitzaion adingabekoa bere nahietara makurtzea. Zehazki, mutikoak heldu horrengan "erabateko konfiantza eta menpekotasun emozionala" zituela esaten du epaiak.

Harremana estutzearekin batera, sexu-abusuak hasi zirela jasotzen du epaiak.

Gerora, familia batek bere gain hartu zuenean, orduan eman zuen mutikoak gertatutakoaren albistea. Ama berriari azaldu zizkion gizon harekin bizi izandakoak, eta emakume horrek jarri zuen salaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.