Ertzaintzak 17 urteko mutil bat atzeman zuen atzo gauean Oiartzunen (Gipuzkoa), BBVAko kutxazain automatiko bat erre zuelako ustez. Ertzaitzak esan duenez, adingabeko mutila moto batean "ihesean" zihoala atxilotu zuten.
BBVA Aurreskularra kalean dago Oiartzunen, eta gaueko hamaikak aldera eman zioten su kutxazain automatikoari ezezagun batzuek, gasolina bota ostean. Kalte material handiak izan ditu banketxeak, kanpoaldean.
Atxilotua oraindik Ertzaintzaren esku dago, Errenterian (Gipuzkoa). Haren senideek ez dute bestelako berririk.
Adingabeko mutil bat atxilotu dute Oiartzunen, kutxazain automatiko bat erre duelakoan
Ezezagun batzuek BBVAren kontrako erasoa egin dute bart, eta ertzainek ondoren motoan "ihesean" zihoan 17 urteko mutila atzeman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu