Nafarroako foruzainek Iruñeko adingabeko mutil bat atxilotu dute Sarrigurenen (Nafarroa), neska-lagunari tratu txarrak eragin dizkiolakoan. Neska ere adingabekoa da.
Lehengo ostiralean atzeman zuten mutila -hamazazpi urte-, herri hartan. Foruzainen arabera, neskari labanarekin zauriak eragin zizkion eskuan eta aurpegian.
Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) ere egin dute atxiloketa bat: 29 urteko gizonezkoa. Haren neska-lagunak salatu zuen. Gizonezkoak etxea harrikatu zuela zioen emakumeak, eta tratu txar fisiko eta psikologikoak eragin zizkiola.
Emakumeen kontrako indarkeria
Adingabeko mutil bat atxilotu dute Sarrigurenen, neska-lagunari tratu txarrak eragin dizkiolako ustez
Etxarri-Aranatzen 29 urteko gizonezkoa atzeman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu