gizartea

Adingabekoen aurrean masturbatzea egotzita, mutil bat atzeman dute Gasteizen

2011ko martxoaren 14a
12:50
Entzun

Ertzaintzak 20 urteko mutil bat atxilotu du Gasteizen, adingabeko lagun batzuen aurrean masturbatzen ari zelakoan eta ondoren poliziak jotzen saiatu zelakoan.

Ostiralean izan zen gertaera, Arriaga-Lakua auzoko parke batean, ia gaueko bederatziak zirela. Emakume batek eman zion abisua Ertzaintzari.

Ertzainak hara joan zirenean, mutila ihes egiten saiatu zen, polizia iturrien arabera, baina tupust egin zuen eta erori egin zen. Orduan atzeman zuten, baina agenteak jotzen saiatu zen, Ertzaintzak esan duenez.

Epailearen esku utzi zuten.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.