ETA-REN SU-ETENA/ERREAKZIOAK

Adiskidetzea zaila izango dela uste du Atxagak

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainaren iduriko, ETAk su-eten iraukorra eman eta baketze eta konponbide prozesu bat abian jarri arren, gizartea adiskidetzea ez da lan erraza izango. Lehen epe batean adiskidetzea barik giza eskubideak gutiz errespetatuko diren eremu bat sortzea nahikoa iruditzen zaio.

2006ko apirilaren 3a
11:47
Entzun
"Errealitatea zaial da, eszeptizismo handiz hartu behar da", esan du Atxagak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Akaso ez da adiskidetzea eskatu behar, baizik eta beste molde bateko irtenbide bat: hau da, sortzea eremu bat non ezerk ez duen oinarrizko eskubideen eta oinarrizko etikaren habea apurtuko, non ez dela odolik eta indarkeriarik izango. Uste dut gutxienekoa eskatu behar dela, eta ez gehienekoa. Bestela, berriro frustrazioan eroriko gara, jendea ez baita edonola adiskidetuko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.