Baketzea

Adituek uste dute Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko prozesua "soilik" ez dela nahikoa konponbidea lortzeko

Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko prozesua bakarrik ez, "etorkizunari begira alderdi guztiei konpromisoak hartzeko aukera emango dien prozesua" ere beharrezkoa da. Horixe uste dute, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak gonbidatuta Lehendakaritzan izan dien nazioarteko adituek. Andrea Bartoli Gatazken Konponbiderako zentroko zuzendariak hitz egin du Jaularitzako Kontseilu Politikoaren Bake eta Bizikidetza Plana aztertu duten sei adituen izenean.

2006ko irailaren 19a
16:08
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako plana interesgarria dela azpimarratu du Andrea Bartolik. Eta azpimarratu du, bakeak guztien parte hartzea behar duela azpimarratu du.

Bartoli Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren aholkularia da. Gaur, aditu guztien izenean, azaldu du bake prozesuaren akatsa zein izan daitekeen: "Madrilen, Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko prozesua, soilik ematen bada ez du arrakastarik izango". Horregatik, azpimarratu du beharrezko da beste prozesu bat ere egotea: "Etorkizunari begira alderdi guztiei sormenez beteriko konpromisoak hartzeko aukera emango dien prozesua behar da".

Bartoliren hitzetan, Bake eta Bizikidetza Planean giza eskubideen alde egitea eta biktimak gogoan izatea "oso garrantzitsua" da oinarrizko ardatz gisa ezarri delako. Izan ere, Bartolik azpimarratu du beste hainbat prozesutan aurrerago jorratzen dela gai hori, "errazena [atzeratzea]delako".

Hala ere, kazetarien galderei erantzunez Bartolik nabarmendu du plana bera irekia dela eta ekarpenek hobetu dezaketela. "Geroz eta eztabaida gehiago egon eta gizarteak geroz eta konpromiso gehiago hartu, orduan eta hobea izango da plana".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.