Adituen taldeak hainbat eragileren ikuspuntua jaso du
Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren betetze maila neurtuko duen adituen taldea hainbat eragilerekin bildu da egunotan. Kontseiluko, Behatokiko, EKEko eta Euskalerria Irratiko ordezkariez gain, justizia alorreko hainbat ordezkarirekin bildu dira: Nekane San Miguel eta Margarita Uriarekin, besteak beste. Erakundeen ikuspuntua ere jaso dute, eta Nafarroako Gobernuko nahiz Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin ere bildu dira —Lourdes Auzmendi eta Alberto Surio atzo ziren biltzekoak adituekin—. Erakundeek hilabete pare bat dituzte behin betiko txostenak igortzeko, eta 2012. urterako aterako du adituen taldeak berea. Gero Europako Kontseiluko ministroen batzordeari igorriko dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu