Gaixo dauden adinekoen eguneroko bizitzako jarduerekin lotutako arazoei erantzun behar diete osasun arloko teknologia berriek. Hori izango da epe laburreko erronka. Hori ondorioztatu dute Zahartze aktiborako teknologiak azterlana osatu duten ikerlariek. Sei eta hamar urteren buruan, berriz, ondokoak izango dira erronka nagusiak, adituek uste dutenez: batetik, gailuenarteko komunikazioa bermatzea; bestetik, gaixoen tratamenduari buruzko informazioak berekin dakartzan auzi etiko eta legalak konpontzeko sistemak ezartzea.
Tecnaliak hartu du parte azterketan, besteak beste; enpresaren arabera, komeni da aztertzea zein baliabide dauden gaixoen independentzia hobetzeko, nabarmendu baitu adineko pertsonen populazioa gero eta azkarrago ari dela handitzen.
Adituen ustez, gaixoen independentzia hobetzea da osasun teknologien erronka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu