'Egunkaria Auzia'

Administrazio Konseiluak agindako likidazio plana onartu du Del Olmok

Madrilgo berri agentziek zabaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan Del Olmok onartu egin du Egunkaria SAko Administrazio kontseiluak iragan apirilean aurkeztutako likidazio proiketua. Joan zen abenduan onartu zuen Del Olmok Egunkariaren gaineko administratzailea kentzea, eta Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluari agindu zien enpresaren ondasunen likidazio proiektua. Madrilgo informazio iturriek esan dutenez Egunkaria SAko administrazio kontseiluak egindako proiektua onartu egin du epaileak; Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluak ez du horren berririk jaso.

2004ko uztailaren 6a
20:36
Entzun
Informazio agentziek zabaldu dutenez, orain, Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluak 15 eguneko epea izango du Espainiako Auzitegi Nazionalak blokeatuta dituen aktiboekin eta kontuekin zer egin behar duen esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.