Administrazioak erabakiko du familia batek haur bat harreran izan dezakeen

Espainiako Gobernuak gehienezko adin tarte bat ezarriko du haurraren eta hartzailearen artean

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Orain arte, epaileek erabaki dute jatorrizko familiatik banandutako haur bat nork hartzen zuen. Hemendik aurrera, ordea, haurren eskubideak babesten dituzten erakunde publikoek edukiko dute eskumen hori. Espainiako Gobernuak Haurtzaroa Babesteko Legean egingo duen aldaketa esanguratsuenetakoa da. Beste bat ere egingo du: haurraren eta hartzailearen artean 50 urteko adin tartea egongo da gehienez. Osasun eta Justizia ministerioak ari dira moldaketak egiten.

Haurrak hartzeko prozesuari «kutsu judiziala» kentzeko xedearekin erabaki dute haurren etorkizuna erabakitzeko eskumena erakunde publikoei ematea. Horrez gain, harrera prozesuak azkartu egin nahi dituela esan du Espainiako Gobernuak; uste du epaileek ematen dituzten ebazpenetan «zailtasunak eta atzerapenak» egoten direla eta horrek geldotu egiten dituela hartzeko prozesuak. Halaber, gobernuak adierazi du «lehentasuna» emango diela 3 urte baino gutxiago dituzten haurren harrera prozesuei.

Bestalde, ministerioek proposatu dute babesik gabe dauden haurren gurasoek diru kopuru bat ordaintzea ume horiek hartu dituzten familiei; haurren eskubideak babesten lan egiten duten erakunde publikoek eskatuko liokete familiari diru hori.

Adopzioen kasuan, nazioartean adopzioak egiteko erabiltzen dituzten irizpide berak ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak. Horretarako ere aldaketak egingo ditu legean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.