Euskal herria

Administrazioan murrizketak iragarri ditu Jaurlaritzak

Idoia Mendia bozeramaileak esan du zer neurri hartu erabakitzen amaitzen ari direla eta "behar den lekuan" ezarriko direla.

2011ko martxoaren 7a
11:20
Entzun

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur esan du Eusko Jaurlaritzak murrizketak egingo dituela administrazioan. Bere hitzetan, Gobernuaren estrukturaren eta administrazioaren "azterketa zorrotza eta analisi objetiboa" egin dute, eta "behar diren neurriak hartu eta behar den lekuan" ezarriko direla esan du.

Helburua Jaurlaritzaren baliabideak beste modu batera bideratzea dela esan du Mendiak, eta "beharrezkoak ez diren gastuak" egiteari uztea. Bera buru den departamentuak, ordea, ez dituela zerbitzu publikoak ahuldu nahi gaineratu du: "Erabat kontrakoa; baliabide eskasak izan arren, zerbitzu publikoak sendotu nahi ditugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.