Bi ziren Eguzkitzaren lekukoa hartzeko hautagaiak: Arejita, batetik, eta Itziar Laka Hizkuntzalaritzan doktore eta EHUko irakaslea, bestetik. Xabier Kintanak, Jose Luis Lizundiak eta Andres Urrutiak proposatu zuten Arejitaren hautagaitza; Lakarena, ostera, Miren Azkaratek, Beñat Oihartzabalek, Pello Salaburuk eta Piarres Xarritonek.
Euskaltzaindiko osoko bilkurak gaur egin du hautagaitza bien artean aukeraketa, eta, azkenean, Arejitaren aldeko iritzia nagusitu da euskaltzainen artean. Akademiaren arauek agintzen duten legez, Arejitak gehiengo osoa lortu du egin den lehenengo bozketan.
Martxoaren 24an hil zen, ezustean, Andolin Eguzkitza euskaltzaina, eta harrezkero, hutsik zegoenEuskararen Akademiako aulkietako bat. Martxoaren 26an eginiko osoko bilkuran, Euskaltzainburuak hutsunea iragarri zien euskaltzain guztiei eta hautagaiak aurkezteko epea zabaldu zuen.Beraz, apirilean eta maiatzean egindako batzarretan aurkeztu dira hautagaiak. Azkenik, bozketa, ekainaren 25ean izan da, Larresoron egindako osoko bilkuran.
3. zenbakidun domina
Arejitak izango duen dominak 3. zenbakia du. Domina izan duten aurretiko euskaltzainak hauek dira: Julio Urkixo, Luis Villasante eta Andolin Eguzkitza..
ArejitaFilologian doktorea da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Halaber, 'Berria'-ko Administrazio Kontseiluko kidea da. Laka, berriz, Hizkuntzalaritzan doktorea da —Noam Chomsky hizkuntzalari handiaren ikaslea— eta EHUko irakaslea.
Orotara, 24 euskaltzain osok osatzen dute Euskaltzaindia, eta euskaltzain berriak hautatu eta izendatzeko euskalkien ordezkaritza kontuan hartzen da beti: Arabako eta Zuberoako bana egon behar du beti; bizkaierak, gipuzkerak eta nafarrerak hiruna behar dute gutxienez; Nafarroa Behereak eta Lapurdik, bien artean, hiru ordezkari behar dituzte; gainerako hamar euskaltzainak euskalkien araberako irizpidea aintzat hartu gabe hauta daitezke.
Euskara
Adolfo Arejitak hartuko du Andolin Eguzkitzaren Euskaltzaindiko lekukoa
Adolfo Arejita Filologian doktore eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak, Larresoroko (Lapurdi) Herriko Etxean egin duen bilkuran. 'Berria' argitaratzen EKT enpresako Administrazio Kontseiluko kide ere bada Arejita. Andolin Eguzkitza zenak utzitako hutsunea beteko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu