Adolfo Nicolas jesuiten buruzagi nagusi berria

Espainiarra da sortzez, baina duela 46 urtetik Asian bizi da. Jesusen Lagundiko buruzagi berriak Asiarekin harremana izango zuela aurreikusten bazen ere, Nicolas ez zegoen faboritoen artean.

2008ko urtarrilaren 19a
16:45
Entzun
Adolfo Nicolas (Palentzia, Espainia, 1936) aukeratu dute Jesusen Lagudiaren buruzagi nagusi berri, adinagatik dimisioa eman duen Peter-Hans Kolvenbach herbeheretarraren lekua betetzeko. Bigarren bozketan lortu du Nicolasek izendatua izateko adina boto -217 dira bozketan parte hartzen duten Lagundiko kideak, eta bigarren txanda horretan 109 eskuratu ditu Nicolasek-.

Espainiarra den arren, Asian egin ditu 46 urte, batik bat, Japonian, eta Jesusen Lagundiaren barruan kargu handiak bete ditu han: 1999tik 2005era Japoniako probintziala iizan zen, urte hartan Asiako eta Ozeaniko Pronbintzialen nagusi izendatu zuten arte. Kargu hori betetzeko Filipinetara joan behar izan zuen, eta Manilan bizi izan da ordutik.

Batzarra hasi zenetik jesuiten buruzagi berriak Asiarekin harremana izango zuela aurreikusten zen, baina, hala ere, Nicolas ez zegoen faboritoen artean. Hain zuzen ere, indar gehiagoz ibili dira Lisbert D'Souza indiarraren edo donostiarra izan arren Indian dagoen Fernando Fernandez Francoren izenak.

Jesusen Lagundiaren buruzagi nagusiari aita santu beltza ere esaten zaion, hain zuzen ere, Eliza Katolikoaren barruan eragin handia duela adierazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.