euskal presoak

Adur Aristegi eta Gaizka Jareño libre geratu dira

Arkaitz Goikoetxeari 22 urteko kartzela zigorra ezarri diote, Aitor Cotanori hamaseikoa eta Iñigo Gutierrezi hamalaukoa. Malen Zuazo eta Ana Isabel Prietori zazpi eta bost urteko zigorrak ezarri dizkiote.

2011ko apirilaren 29a
20:19
Entzun

Gaizka Jareño Elorrioko euskal presoa eta Adur Aristegi libre utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta ETArekin kolaboratu izanaz absolbitu ditu. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur esan duenez, Jareño asteazkenean utzi zuten aske. 2008ko uztailaren 22an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Elorrion, eta torturak jaso izana salatu zuen. Huelva, Soto, Aranjuez, Alcala eta Valdemoroko espetxeetan preso izan dute. Aristegi 2010eko otsailaren 17an atzeman zuten Mossos d'Esquadra Kataluniako Poliziak Gironan (Herrialde Katalanak). Aristegik ere tortura salaketak egin zituen.

Azken asteetan Bizkaiko hainbat herritar epaitu dituzte eta, gaur jakin da epaia. Aristegi eta Jareño libre geratu diren arren, beste presoak kartzelan sartzeko erabakia hartu dute epaileek. Hala, 22 urteko kartzela zigorra ezarri diote Arkaitz Goikotxeari, Askatasun haizea komandoko buru izatea egotzita. Harekin batera Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez zigortu dituzte, hamasei eta hamalau urteko kartzela zigorretara, hurrenez hurren. Maialen Zuazo eta Ana Isabel Prietorentzat zazpi eta bost urteko zigorrak ezarri dituzte epaileek, talde armatuarekin "kolaboratu" izana leporatuta.

Dena den, Eibargo PSE-EEko zinegotzi Benjamin Atutxa bahitu nahi izanaz absolbitu egin dute Goikoetxea.

Ibañezen heriotza salatzeko ekimenak espetxeetan

Mikel Ibañez euskal preso ohiaren heriotza salatzeko ekimenak egiten ari dira hainbat espetxetan, AAMk dioenez. Apirilaren 17an baraualdia eta itxialdia egin zuten Fresnesko espetxean, 23an baraualdia Osnykoan eta gaur Laman ari dira egiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.