Futbola
Aduriz: "Aste honetan ikusiko dugu larunbatean jokatzeko moduan ote naizen"
Aritz Aduriz Athleticeko aurrelariak bihar taldekideekin normaltasunez entrenatzen hasi nahi du. Bihar Berriak argitaratuko dituen adierazpenetan dio ondo duela belauna. Oraindik ere badu mina, "baloiari barruko aldearekin jotzean, batez ere", baina geroz eta hobeto dagoela aitortzen du.
Aste honetan egiten dituen entreamenduen arabera erabakiko dute jokalariak eta Athleticeko sendagileek larunbatean Betisen aurka (20:00, O.I.) jokatzeko moduan dagoen. Javier Clementek egunero San Mamesen ateak itxita entrenatzea erabaki duenez, ziurrenik ostiralean deialdia ematen duen arte ezingo da baieztatu jokatuko duen edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu