Giza eskubideak

AEBek Europan "tortura azpikontratatzen" duten susmoa du Europako Batzordeko ikertzaileak

AEBetako inteligentzia zerbitzu CIAk Europan ezkutuko espetxeak dituela agertzen duten zantzu asko daudela adierazi du Europako Batzordearentzat auzi hori ikertzen ari den Dick Marty senadore suitzarrak. Martyk agertu du CIAk ehunka hegaldi egin dituela Europan barrena "terrorismoa" leporatzen zaien presoak batetik bestera eramateko, eta hainbat aztarnak "kartzelak eta tortura azpikontratatzen" dituela adierazten dutela nabarmendu du. Dena den, froga garbirik ez duela aurkitu erantsi du.

2006ko urtarrilaren 24a
12:11
Entzun
"Frogatu da —eta inoiz ez dute ukatu— hainbat lagun bahitu egin dituztela, askatasuna ukatu dietela, eta Europan zehar ibili dituztela, gero torturak jasan dituzten herrialdeetan uzteko", agertu du Martyk. Nolanahi ere, ezkutuko kartzela horiek zehazki non dauden ez duela jakiterik izan erantsi du.

Era berean, Martyren ikerketaren arabera, argi geratu da CIAk ehunka hegaldi egin dituela Europan barrena preso horiek batetik bestera eramateko. Hegalde horiek egiteko erabili dituzten estatuak CIAren praktika horren jakitun zirela uste du, gainera, senadore suitzarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.