klima aldaketaren goi bilera

AEBekin gutxiengo akordioa lortu dute, berotzearen aurrean hartu beharreko neurriez hitz egiteko

NBE Nazio Batuen Erakundeak egin duen berotzearen inguruko goi bilera denen gutxiengo akordioarekin amaitu da. Lurraren berotzearen aurrean epe luzera hartu beharreko neurriez hitz egitea onartu dute guztiek, AEBek barne, baina ez dute horretarako egutegirik zehaztu. Beste akordio bat ere lortu zuten atzo Montrealen (Quebec), hain zuzen ere, Kyotoko protokoloa 2012an amaitzen denean gasak murrizten jarraitzea erabaki zuten. Akordio horretan ez zuten ordea AEBak konbentzitzerik lortu.

2005eko abenduaren 10a
15:35
Entzun
Bi akordio lortu dituzte, beraz, NBEko goi bileran. Alde batetik, 2012an Kyotoko protokoloa amaitzen denean ere, lurraren beroketa dakarten gasen isurketa murrizten jarraitzeko konpromisoa hartu dute, AEBek ez beste munduko estatu guztiek. Hori nola egin erabakitzeko bilerak egin beharko dituzte orain.

Bestalde, AEBek ere sinatu duten beste akordio bat ere lortu dute, batere datarik eta aldez aurreko baldintzarik jarri gabe. Bigarren akordio horretan, planetaren berotzearen kontra epe luzera hartu beharko diren neurriez hitz egitea onartu dute.

Klima Aldaketaren Aurkako Lan Taldea erakundeko buru Stephen Byers gustura azaldu da lortutakoarekin, eta "munduarentzat ona" den akordioak lortu direla iritzi dio. "Mundua batu egin da, eta pausoz pauso gerra hau irabazi egingo dugu", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.