Ameriketako Estatu Batuek (AEB) gaur igorri duten ohar baten arabera, G-8 taldeak ez du berotegi efektua eragiten duten gasak igortzeko muga zehatzik barneratuko denek adostuta aterako duten agirian.
Gaur arratsaldean egingo dute G-8koek bilera Rostocken (Alemania). Munduko zortzi herrialde industrializatuenetako buruzagiek, hain zuzen: Alemania, Erresuma Batua, Italia, Frantzia, Errusia, AEB, Kanada eta Japoniakoek. Besteak beste, aldaketa klimatikoaren aurkako hartu beharreko neurriez hitz egingo dute.
Alemaniak berotegi efektua eragiten duten gasak igortzeko muga zehatzak jarri nahi ditu, Japoniak 2050erako berotegi-gasen isuriak erdira murriztea proposatu du, baina George Bush AEBetako presidentearen ingurumen aholkulari nagusi Jim Connaughtonek aurreratu du beraiek ez dutela konpromisorik hartuko.
Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak goi-bileraren aurretik banan-banan batzarrak egingo ditu beste buruzagiekin. Greenpeace elkarteak Merkeli esan dio ez egiteko kasurik Bushi eta beste herrialdeekin konpromisoak lortzeko.
G-8koen batzarra dela-eta, milaka lagun daude protesta egiten Rostocken, Heiligendammeko balneario inguruan. Hamabi mila polizia daude goi-bilera zaintzen eta dagoeneko oldartu zaie manifestariei; ura eta gasak jaurtitzen ari zaie.
Ingurumena
AEBen arabera, G-8k ez du berotegi efektua sortzen duten gasak mugatzea eskatuko
Arratsaldean hasiko dute goi-bilera, Rostocken. Greenpeacek Alemaniari eskatu dio ez egiteko kasurik Bushi eta beste herrialdeekin konpromisoak lortzeko. Milaka manifestari bildu dira batzarraren tokiaren inguruetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu