Erasoa atzo abiatu zuen AEBetako Armadak, eta dagoeneko dozenaka lagun atxilotu dituztela agertu Al Anzi ministroak. Erresistentziako taldeek Samarra inguruan entrenamendurako eremuak eta lehergailuak egiteko kanpamenduak dituztela erantsi du, eta inteligentzia zerbitzuen bidez haien berri zehatza izan eta gero erabaki dutela erasoa.
Oldarraldia atzo hasi zen, eta "zenbait egun" iraungo duela iragarri zuten AEBetako buruzagi militarrek. Hildakoei eta eragindako bestelako kalteei buruzko inolako daturik ez dute eman oraingoz.
Iraken okupazioa
AEBen erasoaldi handia "helburuak lortzen" hasi da Irakeko Gobernuaren arabera
Inbasioaz geroztiko erasoaldi handiena hasi zuen atzo AEBetako Armadak Iraken, erresistentziaren aurka. Irakeko Gobernuko Segurtasun ministro Abdel Karim Al Anziren arabera, hasi dira oldarraldi zabal horren bidez "helburuak lortzen". Salaheddin probintzian —Samarra da hiri nagusia— ari dira erasoa aurrera eramaten: 1.500 soldadu (estatubatuarrak zein irakiarrak), 200 gerra ibilgailu eta 50 hegazkin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu